Sailkatzeko behar izanaren kalteak
Gizakiok ezinbesteko beharrizan bat dugu gauzak, egoerak eta fenomenoak sailkatzeko. Askoz ere lasaiago bizi gara gauza edo egoera bakoitzak bere definizio eta klasifikazio zehatza duenean. Gaixotasun bat badut zein den, izena, jakin nahi izaten dugu. Bizi lagun berria badugu zein lurraldetakoa den jakin nahi izaten dugu dagokion arrazaren arabera sailka dezagun. Edo beste hainbat egoeretan jakin nahi izaten dugu besteen generoa, iritzi politikoa, sexu joera, ikasketa maila,... Horrela pertsonak sailkatu egiten ditugu, eta ez hori bakarrik, sailkapen horren aurreiritzien arabera jokaera desberdina erakusten dugu beraiekiko.
Baina sailkapen horiek ez dira beti mota naturak izaten, hau da, sailkapen horiek ez dira naturalak diren ezaugarrien arabera egiten. Esaterako, elementuen taula periodikoko osagaiak mota naturalak direla ezan dezakegu. Mota bakoitzak neur daitekeen eta guztiz objektiboa den ezaugarri batzuen araberako definizioa du. Horrez gain, sailkapen naturala aiherga da, ez du sailkatutako elementu edo objektuan eragiten, ez du bere sailkapenaren araberako eraldaketa edo presiorik eragiten.Beste sailkapen batzuk, ordea, ez dira naturalak, eraikitakoak dira, konbentzio edo aurreiritzi batzuen arabera sortutakoak, kolore hotz eta beroak esaterako edo giza arrazen sailkapena kasu. Baina eraikitako antolaketa horren badago kontuan hartu beharreko beste ezaugarri bat. Egiten dugun sailkapena interaktiboa bada, hau da sailkapenak sailkatuaren edo beste batzuek harengan duten jokabidean eragiten badu, oso egoera arriskutsuetara eraman gaitzake. Kolore bat hotz edo bero moduan sailkatzean ez du kolorearengan eragiten. Baina pertsona bat arraza jakin bateko moduan sailkatzeak bai tamalez. Bai gainerako pertsonek harengan ezarriko dituzten aurreiritzi eta mugen ondorioz eta baita sailkatuak berak espero zaion jokabidea izateko joera izango baitu.
Garrantzitsuena, beraz, ez da sailkapen bat erreala edo eraikitakoa den jakitea. Jakin behar dena sailkapen hori interaktiboa edo aiherga den da. Sailkapenak berak sailkatuan eraginik izango duen edo ez jakitea, alegia.
irudia Free-Photos Pixabay
Comentarios
Publicar un comentario