Gure bizitzetako atzeko atea zabalik utziko dugu?
Jacques Derrida filosofo frantziarrak “farmacón”aren metafora baliatzen du sustantzia edo objektu baten izaera anizkoitza azaltzeko. Derridaren esanetan farmako baten eragin positiboa edo negatiboa, hau da ,droga izatea edo sendagai izatea, pozoi edo erremedio izaera ez dago sustantziaren propietateen menpe soilik. Erabilerak berak ere izaeran dezake eragina. Zenbaitetan hartzen den farmako kopurua izan daiteke erabakigarri edo hartzeko era bera. Hartzailea sustantzia hori erabiltzera ohituta dagoen ere izan daiteke mugarri beste batzuetan. Baina baliteke zoriaren kontu huts bat ere izatea Elementu edo sustantzia bera, bereaz, onuragarri bezain kaltegarri izan daiteke. Inteligentzia Artifizialak ere horrelako joko bikoitz bat izkutatzenduela esango nuke nik. Alde batetik eskaintzen dizkigun onurak izugarriak izan daitezke. Gure behar izanetara moldatzen eta doitzen diren proposamenak egiteko gai izango da gugandik etengabean hartzen duen informazioa egoki kudeatuz. Gure beharrizanak a...