Zerk libratuko gaitu?

Gizateriak hondamendiz hondamendi egin izan du aurrera. Gure espeziearen egokitzeko eta berritzeko gaitasunak mugarri izan dira bizi iraupenean. Belaunaldi eta aro desberdinetan sinistu izan dugu gizon-emakumeon bukaera gertu zegoela. Errealitatea, ordea, bestelakoa izan da; asko eta askoren ustez inoiz baino hobeto eta erosoago bizi baikara. Onartu beharra dago Orekes eta Conwayek esaten duten moduan, iraganean ingurumenean sortutako aldaketak tokian tokikoak ziren eta gehienetan itzulgarriak. Orain, baina, gizakiaren eragina globala da eta aldaketa erradikalak eragiten ari gara bizi garen planetan(1).

Gaur egun, inork gutxik jartzen du zalantzak aldaketa nabarmenak pairatu behar izango dituguna epe labur edo ertainean. Zenbaitek geoingenieritza, hau da, planeta mailako eragina izango luketen eskala handiko ingeniaritza-proiektuak izan daitezkeela soluzio baieztatzen dute: ozeanoa ongarritzetik espazioan eguzki-izpiak blokeatuko dituzten panelak jartzerainoko proiektuak proposatu izan dira (2). Zoritxarrez, konponbide hauek aurreikuste oso zailak diren bigarren mailako hainbat eragin izan ditzakete eta litekeena da konponbidea arazoa baino okerragoa izatea.

Beste ikuspuntu bat kornukopianismoarena da. Korronte honen bultzatzaile nagusiak Julian Lincocoln Simon ekonomialari estatubatuarra, S. Fred Singer Austrian jaiotako estatubatuarra eta Bjørn Lomborg politologo daniarra dira. Hauen ustetan merkatu askeak berak aurkituko du mundua salbatzeko bidea. Hauek inoiz baino hobeto bizi garela eta etorkizunean are hobeto biziko garela baieztatzen dute. Mundua etengabe hobetzen ari dela baieztatzeaz gain, ingurumenari buruzko ohartarazpenak, gezurrak ez badira ere, gehiegizko garrantzia ematen zaizkien gaiak dira eta beste gai batzuk garrantzitsuagoak direla azpimarratzen dute (1). Hauek kapitalismo neoliberalean sinesten dute eta konponbidea ere bide horretatik etorriko dela uste dute. Gizateriak egindako aurrerapen guztiak bide horretatik etorri direla esateaz gain estatuen papera ikuslearena izan behar dela diote. Estatua arazoaren parte ikusten dute eta inola ere ez konponbide (1). Baina Orekesek eta Conwayek iritzi horren aurkako hainbat argudio mahaigaineratzen dituzte hainbat berrikuntza eta garapenetan estatuak izan duten garrantzia azpimarratuz eta batzuk kapitalismoa beraren sorkuntza baino lehenagoak direla argudiatuz. Guk inolako aldaketarik egin gabe eta soilik zientzia eta teknologiatik konponbidea etorriko dela baieztatzen duen ideiari teknofideizmo izena ematen die Orekesek eta Conwayek.

Kornukopia zaleak Marina Garcés Mascareñas pentsalari kataluniarrak aipatzen diren utopia soluzionistan (3) bizi direla uste dut. Arazo gabeko mundu idiliko batean. Konponbide bapateko eta orokor bat etorri zaigula pentsatzea edo nahi izatea ondo dago baina ezin dugu horretan bakarrik indar egin.

Zientzia eta teknologiaren beharrizana ezinbestekoa izango da bizi ditugun arazo globalei konponbidea emateko baina hori merkatu askearen eskutik etorriko dela sinestea inozoa dela uste dut nik. Kapitalismoaren lehentasuna dirua egitea da eta ez ditu irabaziak alde batera utziko ekologikoki egokiagoak diren konponbide edo proiektuak bere kabuz bultzatuko. Horretan ezinbesteko eragile ikusten ditut gobernuak. Hala ere, kostatuko zaigu aurrera egitea. Gu geu, herritar xumeok, baikara benetako aldaketa egin beharko dugunok eta zalantza dut horretarako prest egongo garen.


Erreferentziak
(1) Oreskes, Naomi y Conway, Erik (2011) Mercaderes de la duda. Madrid: Capitán Swing, 2018. 431-442 orr.
(2) https://zientzia.eus/artikuluak/geoingeniaritza/
(3) Oreskes, Naomi y Conway, Erik (2011) Mercaderes de la duda. Madrid: Capitán Swing, 2018. 431-442 orr.

Irudia
https://www.caracteristicas.co/wp-content/uploads/2017/04/calentamiento-global-1-e1567292935192.jpg


Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google