Gure bizitzetako atzeko atea zabalik utziko dugu?
Inteligentzia Artifizialak ere horrelako joko bikoitz bat izkutatzenduela esango nuke nik. Alde batetik eskaintzen dizkigun onurak izugarriak izan daitezke. Gure behar izanetara moldatzen eta doitzen diren proposamenak egiteko gai izango da gugandik etengabean hartzen duen informazioa egoki kudeatuz. Gure beharrizanak aurreikusten lagundu diezaguke, bizi osasuntsuago bat izateko jarraibide eta proposamenak egin diezazkiguke. Erabakiak hartzerakoan sarean aurke dezakeen informazioa baliatu eta aukera egokiagoak hartzen lagun diezaguke. Baina beste alde batetik gu laguntzen gaituen era berean beste batzuk ere lagunduko ditu. Agian gugan eragina izango duten erabakiak hartzeko gainera. Horretarako, gugandik hartutako ezagutza erabil dezake gainera. Aseguru etxe batek bizi asegurua egingo digun edo ez erabakitzeko, finantza erakunde batek mailegua emango digun edo ez erabakitzeko edo bestelako hainbat gaietarako. Gugandik hartutako informazioa geure kontra erabil dezake.
Zoritxarrez, farmakoen kasuan ez bezala, Inteligentzia Artifiziala guk nahi edo ez etengabean egon daiteke norbanako bakoitzari buruzko informazioa pilatzen, telefono mugikorrean egiten ditugun bilaketen bidez, online izena eman dugun oposaketa, ikastaro, lasterketa eta bestelako hainbat ekintzen berri bildu dezake gu horren jakitun egon gabe. Boteretsuek, gainera, informazio hori kudeatzeko guk izkutatzeko baino tresna indartsuagoak garatu ahalko dituzte gu babes gabe geratuz.
Inteligentzia Artifiziala gizakiok programatutako algoritmo jakin batzuek osatzen dute, eta noski, algoritmo horiek helburu jakin batekin diseinatzen dira. Gaur egun jada zaila egiten bazaigu fake newsak edo manipulatutako informazioa detektatzea are zailago egingo zaigu gure ezaugarrietara moldatutako informazioa sortzeko den Inteligentzia Artifizial baten gezurrak bereiztea.
Seguru nago , dagoeneko partzialki bada ere gertatu dela esango nuke, etorkizunean Inteligentzia Artifizialak gizartearen pentsamenduan eragin nabarmena izango duela. Gizartearen pentsamendu politikoa eraikitzeko tresna oso eraginkorra iruditzen zait eta manipulazioa eta gizartearen atentzioa desbideratzeko aukera ezin hobea eskaintzen dituela berau kudeatu eta kontrolatzen dutenei. Gure interesen arabera sortutako errealitate areagotu batean sinestarazteko ahalmena izango baitute.
Teknologia hau, oso arriskutsu ikusten dut hainbat ikuspuntutik: kontrol sozialerako trena bihur daitekeelako, manipulazioa ahalbideratuko duen tresna iruditzen zaidalako, intimitaterik gabeko mundu berrirako atea irekitzen duelako. Baliteke , arestian aipatu bezala, onura batzuk eskaintzea baina erabilera egoki edo okerraz haratago teknologia honek gure bizitzetako atzeko atea zabalik uzten du hirugarren batzuk, nahi edo interesik izatekotan, zabaldu eta bertan era nabarmen batean eragiteko.
Erreferentzia
Derrida, Jacques (1975) La
Diseminación. Madrid: Seuil. Págs. 102-105.
Comentarios
Publicar un comentario