3. Zeregina: Sober-en testuak eragindako hausnarketa

Biomedikuntza eta genetikari buruzko nire ezagutza komunikabideetak jasotakoa baino ez da izan orain arte. Orain, Soberren eraskin hau irakurri eta gero, nire ezezagutza berdin antzekoa da; baina, nola ez, irakurgaiak gaiari buruzko hausnarketa sakonago bat egiteko aukera eman didala ukaezina da. Testuaren mamia oso interesgarria bezain korapilotsua dela irudituzait; hala ere, irakurterraza eta haibat adibiderekin hornitua egoteak asko errazten du bere ulermena. Niri behintzat hainbat kontzeptu ezagutzeko eta argitzeko balio izan dit, behinik behin.

Duda ezina da menperatzen ez duzun eta puri purian dagoen biomedikuntza bezalako gai baten aurrean komunikabideetan entzundako informazioarekin norberak bere iritzia osatzen duela. Askotan, edo ia beti, iritzi hau aurreritzi eta faltsukeriaz osatuta egoten da eta informazio osoa eta zehatza izan gabe eraikitakoa izaten da. Han eta hemen entzundako erdizkako informazioekin osatua eta irudipen askorekin borobildua.

Geneek herentzian eta garapenean duten funtzio ezagutzea itzela izan da eta Zientzialariek gizakien bizietan eragiteko dauden hiru erak ezagutzea ere oso aberasgarria izan da. Gaitz baten eroalek diren gurasoen kasuan azterketa genetikoen bidez lor daiteke gaisoak izango diren henbrioiek detektau eta beraien garapena eragoztea. Ingurumena kontrolatuz ere lor daiteke zenbait gaitzek ez eraginik izatea genek beraiek horretarako bidea ematen badute ere. Eta bukatzeko, beste aukera bat kaltetuta dauden geneak moztu eta trukatzeko aukera ere aipatzen du testuak, teknika hau hastapenetan dagoela onartzen duen arren

Testuan irakur daitekeen informazioa herritar ororen eskuetan egon beharko litzatekeela sinesten dut, horrek, bidmedikuntzari buruzko jendartearen ikuspuntua aldatuko lukeelako. Informazio zuzen eta osatua izatean Esku artean dugun bezalako gai polemikoetan funtsezko iritzi bat izaten lagundiko geniguke eta sor litezkeen inplikazio sozial eta etikoak hobeto ulertu eta eztabaida osasuntsuago edo zintzoago bat sortuko litzateke. Aurreritzi sineskera eta bestelakoak alde batera utzita. Biana beste alde batetik, horrelako informazio behar den bezala jendartean ondo zabaltzea utopia bat dela esango nuke. Gizabanakook erraz bizi nahi izaten dugu, eta horrelako ezaguitzak eskuratzeko zure denbora eta gogoa inbertitu behar dituzu, hau dela eta, gehiegitan beste batzuek emandako informazio mediatiko eta liskartsuekin konformatzen gara. Horrela edonok eman dezake edozeri buruzko iritzia; zenbaitetan, edonorren iritzi hori adituenak baino oihartzun handiagoa izaten du.

Gezurretan edo erdi egietan ohinarritutako informazioak beste hainbat kontseptu eta gai zientifikoetan ere ikuzi izan ditugu, eta zoritsarrez, ikusten jarraituko dugu. Gogoan dut CERNean Gibbsen Bosoia aurkitzeko egiten ari ziren esperimentuetan mundua zurgatu zuen zulo beltza sortuko zenekoa dut gogoan; edo lurra lahua dela aldarrikatzen duten horiek; Bizi dugun pandemia 5Gak sortua dela; zenbat eta zenbat horrelako. Aipatutako kasu guzti hauen zurrumurruak amaitzake nahikoa izango litzateke herritarrok gure burua ondo informatzea eta adituek emandako informazioa ulertu eta berau hausnartzen saiaztea. Baina lehenago ere esan dut, errazagoa da zenbaitzuen ideia sinple eta faltsuak sinetsi eta haiek sutsuki defendatzea.

Ikerketa garapen zientifikoen berri herritar guztiek izan beharko genukeela baieztatu dut lehentxoago baina agintari politikoen kasuan, batez ere jendarte guztiari eragiten dioten erabakiak hartu behar dituztenen kasuan, ezinbesteko eta derrigorrezxko zergin bat dela iruditzen zait. Osasungintzan erabakiak hartzeko, pedagogian, edo beste edozein alorretan politikak diseinatu ahal izateko agintariek ikerkuntza zientifikoaren azken emaitzen berri izan behar dute. Ez bakarrik haien berri izan, gaiari buruzko jakintza maila egokia izan beharko lukete erabaki eraginkor eta egokienak hartu ahal izateko. Horretarako aditu taldeen laguntza izan beharko lukete; barkaezina litzateke garapen zientifikoen ekrapenak ez inplatatzea agintari ez jakinak izateagatik. Dena dela horrlakoak ikusteko ere jaioak gara, dudarik gabe.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google