Queenekin abesten
Queen taldearen Bohemian Rhapsody bideoa izan zen 2019an joan zen mendeko 90. hamarkadaren aurreko bideo batek Youtuben 1.000 milioi ikustaldi lortu zituen lehena. Gertaera hau ospatzeko taldekideek erronka bat bota zieten beraien jarraitzaileei. Aipatutako abestia kantatzen edo intrumentu baten laguntzaz jotzen bideo bat grabatu behar zuten eta berai bidali. Taldekideek, beraien aldetik, hartutako bideoekin bideoclip bat osatuko zutela jakinarazi zuten. Emaitza izugarria izan zen 120 herrialdetako 1.000 ekarpenetik gora hartu zituzten eta emaitza ikusgarria da benetan. Hemen duzue emaizta ikusgai.
Ekimen honetan parte hartu zuten musikari eta abeslariak Queen taldearen jarraitzaleak izango zirela baieztatzea zilegi da. Horrela ez bada ere ukaezina da parte hartzaile guztiek musikarekin harreman sendoa dutela. Batzuk musikari edo abeslari profezionalak izango dira beste batzuk irakasleak eta beste batzuk ikasleak, baina dudarik gabe, deneak ala denek musikaren inguruko formazioa izango dute. Baliteke irakasle batek bere ikasleak motibatzeko erabili izana erronka hau; edo agian, talde batek bere burua ezagutarazteko erabili izango zuen; besteren batzuk, ordea, beraien gaitasuna plazaretzeko aukera ikusiko zuten eta horretarako baliatu.
Partehartzaile guztien ezaugarria izan behar ez badu ere; talde bakoitzean batek behintzat, gutxiengo gaitasun digitala ere izan behar du ezinbestean. Bideoak grabatu eta bidali egin behar ziren eta horretarako gutxiengo ezagutza batzuk izatea eskiatzen zuen. Horrez gain, gutxiengo baliabideak izatea ere behar beharrezkoa.
Deialdia Sare sozialen bidez egingo zutela esango nuke, beraz, hori izan daiteke bideoan ikus daitezkeen partehartzaile gehienak, gehiengo zabala, gazteak izatearen arrazoia. Oso gutxi dira, nahiz et ataldearen ibilbidea luzea izan, taldearen garaikideak izango liratekeen parte hartzaile kopurua. Bestelako ekarpen bat egitera ausartuko nintzateke, erdi edo goi mailako gizarte mailako kideak direla gehien gehienak, musika tresna dotoreak, jantziak, baliabde teknologikoak,...
Queen taldeak berak badauka erakargarritasun nabarmen bat eta bere liderrak ere bai, dudari gabe; baina ,kantua bera ere oso esanguratsua da. Bohemian Rhapsodi klasiko bat bilakatu da. Bere gairaian oso egitura apurtzailea izan zuen,a gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du. Ekimenaren arrakastetako bat kantuan bertan dago.
Era honetako proposamen batek horrenbeste lagun bildu izana oso polita da, bakotzak bere aldetik, bakarka edo taldean bada ere, bere ekarpena egiten du baina emaitza gero kolektiboa da; horrek, indar handia ematen du, grina, motibazioa. Talde bateko kide zarela sentiarazten dizu eta zu bezalako lagun eta jende andana dagoela. Azken emaitzak Queen taldearen oneritzia izango duela jakiteak ere bultzada handia ematen dio ekimenari, talde horrekin lan egin izana sentituko zuten parte hartzaile askok eta bideoan eman dizkieten segundu gutxiak behin eta berriro ikusi eta disfruitatuko zituztela seguru nago. Harro , pozik, egindako lanak bere fruitua eman duenaren sentzazioa izango zuten, egindako lana ez dela gauerdiko auntzaren estula, alegia.
Comentarios
Publicar un comentario