5. jarduera. Kultura zientifikoa: ereduen identifikatzea eta ezaugarritzea

Lázaro doktorearen tesiaren bigarren kapituluan kultura zientifikoa definitzeko erabili izan diren ikuspegi desberdinetan zehar ibilbide bat egiten du, gaiari bakoitzean proposatutako definizioak azaleratzeaz gaion hauen inguruko hausnarketa eta ekarpenak proposatzen ditu.

Kultura zientifikoari buruzko ikuspegi bakar bat ez egoteak eta ondorioz definizio adostu bat ez izateak gaiari erreferentzia egiteko termino desberdinak erabili izan direla adierazten du. Termino bakoitzak bere esanahi zehazta badu ere askotan ekarren sinonimo bezala erabiltzen direla baieztatuz. Termino hauek “alfabetatzea”, “gizarte pertzepzioa”, “ulermen publikoa” edo “kultura zientifikoa” dira.

Zientziak gizartean zabaldua izan behar zuenaren ustea iraultza zientifikoa abiatu zenetik bertatik aintzat hartua izan zela adierazten du Lázarok, horren adibide Galileok bere lanak italieraz idatzi izana bere ustez. Baina onartzen du zientziaren dibulgazioaren garrantziaz industria iraultzaren ondoren ohartu ginela batez ere, zientziak gure egunero bizitzan eragina zuela jabetu ginean. Ordutik eta gaur egunera arte garapen handia izan du kultura zientifikoaren ideak eta eredu desberdinak jorratu dira.

Lehen eredua, Zientziaren Ulermen Publikoa izenarekin ezaguna da. Eredu honek gizabanakoaren zientziari buruzko ezagutzari egiten dio erreferentzia. Eredu honek gizabanakoari egiten dio erreferentzia eta alfabetatze zientifiko moduan ere uler daiteke. Kultura zientifiko maila hau neurtzeko inkestak baliatu ziren eta emaitzetan konturatu ziren oso maila apala lortzen zela orokorrean. Eredu honen arabera gizartea bi multzo nagusitan banatzen zen, zientzialari adituak eta gainerakoak. Zientziak bide bakarra egiten zuen adituetatik herritarrengana.

Arestian aipatutako ereduak eta kultura zientifiko gabeziaren arrazoiak nori egotzi behar zaizkion zalantza mahaigaineratzen duen beste eredu bat mahai gaineratzen du Lázarok. Bigarren eredua edo Zientziaren Ulermen Publiko Kritikoa, deitzen duena. Eredu honen arabera Kultura zientifikoa, jakintza zientifikoaz haratago testuingurua eta tokian tokiko egoera kontuan izan behar direla aldarrikatzen du. Kultura zientifiko gabeziaren ardura ez du herritarrengan soilik kokatzen zientzialariengan beraiengan ere kokatzen du.

Hirugarren eredua, Zientziaren Ulermen Publiko Heterogeneoa edo Zientziaren Onarpen Kulturala. Azken eredu honek aurreko bi ereduak uztartzen ditu eta Kultura zientifikoan ardura gizabanakoaren gain jartzeaz gain gizartean ere kokatzen du. Kultura zientifikoaren bi noranzkotasuna onartzen du eta gizarteak zientziaren erabakietan parte izan behar duela adierazten du.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google