7. zeregina. Hirugarren kultura
Zientziak ala letrak dikotomia mahai gainean jarri zela 60 urtetik gora joan badira ere, gaur egun oraindik gainditu gabe dugun afera dela esan dezakegu, nire ustez.
1959an emandako Konferentzia batean Charles Percy Snow fisikari eta idazle ingelesak bi kulturen gaineko, zientziak eta letrak, hausnarketa plazaratu zuen. Bi kultura hauen arteko komunikazio eza eta urruntzea penaz ikusten zituen . Hausnarketak eragin handia izan zuen eta urte batzuk beranduago, 1963an, egindako ekarpenaren bigarren ikuspegi bat eman zuen. Snowek berrirakurketa horretan etortzear zegoen hirugarren kultura bat proposatu zuen; berak aipatutako bi kulturen arteko komunikazio arazoak konpondu eta haien arteko zubi lana egingo zuena. Ezinbesteko ikusten zuen bi kulturen elkarlana gizakion garapenerako egokia izango litzatekeela sinistuta.
Snowek hezkuntzak jarri zuen esperantza, nahiz eta onartu zuen hezkuntzak soilik ez lukeela miraririk ekarriko. Herritarrak arte, zientzia zein zientzia aplikatuetan hezi behar liratekeela baieztatu zuen beti ere gizakion gehiengoaren sufrimenduaren aurrean ardura hartu eta bizi baldintzak hobetzeko azken asmoarekin.
John Brockman Estatubatuar zientzia dibulgazioko editoreak hirugarren kultura kontzeptua berrikusi zuen 1995ean argitaratutako bere lanean. Lan honetan zientzialari dibulgatzaileak proposatu zituen hirugarren kultura horren bultzatzaile eta gidari. Zientzia eta komunikazioa elkarlanean jartzetik datorrela hirugarren kultura baieztatuz. Hirugarren kultura kultur filosofia berri bat dela azpimarratu zuen konplexutasunaren eta eboluzioaren garrantzia aintzat hartzen dituena eta gure aldiaren gai interesgarri eta garrantzitsuak definitzen dituena.
Snowek hirugarren kultura aurreko bi kulturen elkarlanetik sortuko zela uste bazuen ere, Brockmanek kultura guztiz berri bat proposatu zuen. Dibulgazio zientifikoarekin guztiz lotua dagoena.
Irudia:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjoZma1qL7Y461mPoWPmqDZD9vjbQ7FZ8UfOuKRsbzv3vd4kttUvgR7HTw2ZbmOiz4uYBqqNf2NZJXTredomC7a0kgQhDdV0WFIJR_Uz3uh5ND1FH6jWq23hZ86RrLS8brjOmlvo6yv0OE/s1600/Screen+Shot+2019-04-04+at+11.43.03+AM.png
Comentarios
Publicar un comentario