8. zeregina. UCS elkartearen web orrian zer?


Nik aukeratu dudan artikulua Union of Concerned Scientist elkarteko blogean energiako atalean aurkitu dudanetako bat da. Energia berriztagarrietan aditua den Jon Rogers-ek 2020 abenduaren 3an argitaratutakoa.

https://blog.ucsusa.org/john-rogers/new-wind-turbine-power-home-for-day-in-7-seconds

Izenburuak deitu dit arreta. “New Offshore Wind Turbine Can Power a Home for a Day in Just 7 Seconds. Itsaso zabalean jarriko duten aire sorgailu batek etxebizitza bateko behar izan energetikoa asetuko omen du 7 segundotan. Massachusettsen Jarriko duten turbina munduan inoiz jarri den handiena izango da eta 13megawatioko gaitasuna izango du.

Artikuluaren lehen atalean haize errotak izango duen datuen berri ematen du egileak: zenbat energia ekoiztuko duen; izango duen onura; izango dituen elizeen palen luzera, palen buelta bakoitzen sortuko den energia kopurua,...

Artikuluaren bigarren atalean horrelako haize errota erraldoi bat egitearen arrazoiak ematen ditu adituak. Besteak beste hauek aipatzen ditu:  

- Horren turbina handiak izanda turbina gutxiago behar dira energia kopuru jakin bat ekoizteko

- Hori horrela, instalazio gutxiago behar dira.

- Eraldatu beharreko eremuaren azalera txikiagoa izango da ondorioz.

Bukatzeko bizi izan dugun urtea gogorra izan bada ere, energia berriztagarrien arloan emandako urratsak goraipatuz eta mezu itxaropentsu batekin bukatzen du artikulua.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google