Ebidentziak antza ez dira nahikoa.

Javier Salasek Carolina Moreno egindako elkarrizketa irakurri eta gero zenbait hausnarketa egitea egoki iruditu zait. Morenoren hitzetan zenbat eta formazio handiagoa izan gizabanakoak zenbat eta zalantza gehiago agertzen dute, bai agintari, bai instituzioek esandakoaz. Hauenganako konfiantza gutxitu egiten da ikasketa mailak gora egiten duen neurrian. Alde batetik hori horrela izatea normala da, zenbat eta ikasketa maila handiagoa izan gai desberdinen inguruko iritzi jantziagoa izateko aukera ematen baitu, hori ez beti horrela zertan izan behar baina, orokorrean ontzat eman daiteke. Horri gehitu beharko genioke gaur egungo agintari eta instituzioen izen ona nahiko minduta edo ahulduta aurkitzen dela, izan ere, urte askotan instituzioek onura orokorraren aldeko lanean aritu beharrean bestelako interesak bultzatu baitituzte; hauteskundeetan horren ondorio zuzenik nabaritzen ez bada ere, herritargoaren zati handi bat kokoteraino dago esaten zaizkien eta bidaltzen zaizkien mezuekin. 

 

Arreta deitu didan beste datu bat ebidentzietan oinarritu gabeko medikuntzaren hautua egiten duten gehienak ikasketa maila altua dutenak direla izan da. Alde batetik ulergarria terapia horiek ez baitira batere merkeak izaten eta normalean ikasketa maila eta maila sozioekonomikoa lotuta joaten baitira. Baina zaila egiten da sasi terapietan ezagutza gehien duten herritarrak dirua xahutzen dutela ulertzea. Litekeena da terapia alternatibo horiek modan daudenez beraietara joatea estatus moduko izen ona ematen diela erabiltzaileei, iritzi orokorrarekin guztiz lerrokatuta ez daudela erakusteko nahia agian, alternatibo eta modernoak direla adierazteko era bat. Dena dela ados nago Moreno andreak esaten duenarekin: herritar askok esperientzia pertsonaletik bizi dute egoera, esperimentatutako anekdota edo bitxikeriak orokortu eta egia zientifikoak balira bezala onartzen dira ustekabeko aurkikuntza axolagabeak badira ere. 

 
Bat egiten dut elkarrizketatuaren azken hausnarketarekin ere, zerbitzu publikoek atentzio gehiago eskainiko baliete herritarrei beste egoera batean egongo ginatekeela. Bere hitzetan herritar asko terapia alternatiboetara jotzen dute ohiko bidetan behar bezala hartatuak ez direla sentitzen dutelako. Medikuek bata bestearen atzetik hanbat lagun ikusi behar dituztelako eta gehienetan zerbitzu duin bat eskaintzeko denbora eta baliabide nahikorik izaten ez dutelako. Terapia desberdinak aukeratzeko aukerarik eskaintzen ez digutelako. 

 

Baliteke egiaztu gabeko terapiek ez ekartzea onura fisiko zehatzik baina onartu behar dugu bestelako funtzio bat ere bete dezaketela. Funtzio psikologikoa, hain zuzen ere. Osasunari kalterik egiten ez dioten bitartean onargarriak izan daitezkeela uste dut. Hori bai terapia hauek legez araututa egon beharko lirateke iruzurrik, egon ez dadin.


Jatorrizko artikulua: https://elpais.com/elpais/2019/10/31/ciencia/1572515658_324038.html

Irudiaren iturria: https://www.dontknow.net/decision/ocultar-informacion-evitar-conflicto

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google