Zientzia arrunta lantzeak dakar osteko iraultza

Irudian ikus dezakegun erradiografia trebatu gabeko norbaitek ikusten duenean ezer gutxi nabarituko du bertan. Trebea bada eta adi aztertuz gero, baliteke eskumutur bat dela atzematea eta goiko aldeko D hizkia ikusirik eskumako izan daitekeela pentsatuko du, beharbada. Pentsatzekoa da, erradiografia bat egin dioten eskumuturra izanik, litekeena dela haustura edo lesioren bat izango duela. Baina hortik gora ezer gutxi esatera ausartuko litzateke. Baina, erradiologo edo erradiografien irakurketan aditua denak bat batean atzemango du radio hezurraren apurketa baten irudia dela; ez hori bakarrik, apurketa itsusia dela eta ondo konpondu ahal izateko ebaketa egitea ezinbestekoa dela konturatuko da berehala.

Zer dela eta erradiologoak horrenbeste informazio lor dezake begirada azkar batean? X izpien erabilera onartutako paradigma baten arabera egiten den zientzia arruntaren metodo bat delako. Adituek badakite nola egin behar diren erradiografiak emaitza egokiak lortu ahal izateko, badakite nolako potentzia ezarri behar zaion makinari, nola kokatu behar den eskua ahalik eta ikusmen onena izateko. Erabiliko dituzten prozedurak eta aplikazio paradigmatikoak uhin elektromagnetikoen legea ezagutzea baino edo bezain garrantzitsua da. Kasu partikular honetan teoriak aurreikusitakoa zientzia arrunta baino ez da; ez da azaleratu inongo egintza berririk. Thomas Kuhn-en ustez, ordea, zientzia arruntean trebatzea ezinbestekoa da; dagoeneko sendotuta dagoen paradigma batean sakontzea eta aurrera egitea egokia dela zientziak aurrera egin dezan.

Zientzi arrunta menperatzen denean anomalia, irregulartasun edo ezarritako paradigma horretatik ateratzen diren fenomenoak atzemateko gai izango dira zientzialariak eta horrek ezarritako zientziaren krisia ekarriko du. Azaldu ezin daitezkeen egoera horiek justifikatzeko edo argitzeko prozedurak aldatu beharko dira, egokitu eta batzuetan irauli egin beharko da ezarritako paradigma. Horrela, ezagutza berria sortuz, hau da, zientzi arrunt berria sortuz. Ziklo hau behin eta berriz errepikatuz egiten du aurrera ezagutzak Kuhn-en iritziz.

Zientziak eta ezagutzak, beraz, ez dute lerro zuzen batean etengabe aurrera egiten. Zientzia arrunt, krisi, iraultza eta zientzia arrunt berrien segidek eragiten dute garapena.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google