Zientziak badu subjektibotasunetik ere!

Zientziak objektiboa izan behar omen du, hori da behintzat gehiengoak uste izaten duena. Objetibotasun horrek frogatutako benetako egiak aurkitzen laguntzen digu, egitate edo gertaeran oinarritua izateaz gain enpirikoki baieztagarriak diren hipotesiak baliatu behar izaten dira; eta horrez gain, metodo jakin bat baliatu behar izaten du. Baina, agian, zientzia dirudiena baino askoz subjektiboagoa da, edo horren susmoa daukat behintzat nik.

Zientziaren kontrako iritzia ematea ez da nire asmoa, jakin baitakit horrelakorik egitekotan oso erraz kokatuko nautela sasi zientziaren baten jarraitzaile moduan edo bestela negazionista horitako bat naizela esango dute, edo are okerrago konspiranoiko horietako bat naizela usteko du jendeak. Nire nahia ez da teoria zientifiko jakin baten kontrako iritzia ematea edo “cherry picking”-a egin, nire teoria baieztatzen duen informazioa aukeratu, eta gezurretan aritzea.

Zientzia giza ekintza bat den heinean ezinezkoa da gizakion subjektibotasunetik guztiz aldendutako zeregin bat izatea. Ikerketa bide bat edo beste bat jorratzea erabakitzen denean subjektibotasunak edo ikerlarien uste eta sineskerek eragina izaten dute. Zein ikerketa zientifiko lagundu diruz erabakitzen dutenek ere bere iritzia eta pentsaera izaten dute eta horrek, dudarik gabe eragiten du zer ikertu erabakitzerakoan. Beraz, nahiz eta zientziak objektiboa izateko mekanismoak izan ukaezina da alderdi subjektibo bat ere baduela.

Zientziaren alderdi okerrena baina, berorren erabilera interesatua da. Zientziaren izenean hainbat erabaki justifikatzen dira kritikatzea oso zaila izaten direnak; izan ere, herritar arruntok ez baitugu informazio nahikorik izaten irakurketa sakon, irmo eta biribilak egiteko. Horren adibide dira pandemia garai honetan egunak joan eta egunak etorri ezarri diren erabaki kontraesankor ugariak. Guzti hau dela eta zientziaren subjektibotasuna aldarrikatu nahi dut eta nola ez, zientziaren erabilera interesatua salatu. Zenbaitetan, Kuhm-ek eta Feryerabend-ek egin bezala zientzia fedearekin kopara dezakegu.


Irudia: Gerd Altmann  Pixabay

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ciencia: ¿de lo general a lo particular, o viceversa?

Inteligencia artificial: evolución continua

Los Algoritmos de Google